XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURRALDE-ANTOLAKETA ETA GARRAIO-SAILA.

1985.eko Abenduaren 17ko AGINDUA, Ascensores de Begoña, S.A-ri Begoña-Bilbo mugartean egiten dituen garraio-zerbitzuetan prezio-taula berria erabiltzeko baimena emanez.

Ascensores de Begoña, S.A.-k Begoña-Bilbo mugartean egiten dituen unama bidezko garraio-zerbitzuen ustiatze-gosteak gehitzeak, goste horietan ekonomia-aldaro bat sortarazi dute eta horrek, gaur egun indarrean dauden prezio-taulak birraztertzea aholkatu egiten du.

Horren ondorioz, baimendunak egindako eskea eta honek aurkeztutako agiriak eta bai lehen aipatutako erizpenak ere ikusi ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sail honek zera erabakitzen du:
Lehenengo Atala.- Ascensores de Begoña, S.A.-ri, bere Begoñako Igogailuetako agizko txartelaren prezioa 11 (HAMAIKA) pesetako zenbatekoan finkatzeko baimena ematea, Balio Erantsiagatikako Zerga (B.E.Z.) barne dagoela.

Bigarren Atala.- 30 bidaietarako txartelak jarri ahal izango dira eta beren prezioa, 285 (BERREHUN ETA LAROGEITA BOST) pesetakoa izango da, Balio Erantsiagatikako Zerga (B.E.Z.) barne dagoela.